Urtarrilaren 26an Lekeition antolatutako HARATZAGO Hezkuntza topaketan parte hartu genuen.

Jardunaldiak bi egunez ospatu ziren eta Txatxilipurdiko kideok, Oinherriko kide gisa larunbatean “Herri Hezitzailea, Eskola Herritarra” atalean parte hartzeko aukera izan genuen. Herri Hezitzailearen inguruko gure ikuskera eta Oinherriren proposamenaren 7 giltzarriak azaldu genituen. Ondoren, Dimako lagunek DIMESTEN proiektua aurkeztu zuten eta borobiltzeko Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendik bere esperientzia propiotik eskola herritarraren oinarriak azaldu eta honen beharra aldarrikatu zuen.

Mila esker gonbidapenagatik!

Argazkia: @irunebr