Legezko oharra (Txatxilipurdi euskara elkartea)

BALDINTZA OROKORRAK

Baldintza orokor hauek erregulatzen dituzte Txatxililpurdi.com webgune honen erabiltzaileen esku jartzen dituen zerbitzuak.

Webgunearen zerbitzuak erabiltzen dituzten guztiak dira erabiltzaile.
Erabiltzaile izateak berekin dakar baldintza hauek guztiak onartzea Txatxilipurdik ezartzen ditu, momentu oro, erabiltzaileentzako baldintza orokorrak eta eskubidea dauka horiek aldatzeko, hala komeni dela uste duenean.

1.- Jabego intelektuala

a) Txatxilipurdirena da webgune honetako atalen jabego intelektuala.

b) Webguneko informazioa edota argazkiak libreki erabil ditzake edozeinek, beti ere iturria aipatuta eta irabazi asmorik gabeko xedeetarako baldin bada.

2.- Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

a) Erabiltzaileak legearen arabera erabiliko ditu webgune honetako zerbitzuak, errespetuz eta hirugarrenei kalterik sortzeko asmorik gabe

b) Zerbitzuaren doantasuna. Webguneak ematen dituen zerbitzu guztiak doanekoak dira. Inoiz ordainpeko zerbitzuren bat balego, garbi adieraziko da dagokion orrian zein den bere prezioa, zein zerga diren aplikagarriak eta abar.

3.- Erantzukizunaren mugak

a) Txatxilipurdi ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen edozein motatako kalteren erantzukizuna: edukietan izan daitezkeen hutsune edo akatsak, webgunea une jakinen batean atzigarri ez izatea, birus edo bestelako programa informatiko kaltegarrien zabalpena…

b) Txatxilipurdik eskubidea du webgunearen edukiak aldatzeko edo kentzeko eta, baita ere, zerbitzua eteteko denboraldi batez edota behin betiko.

PRIBATUTASUNA

Interesatuak ematen dituen datuak, bakar-bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako.

Datu horiek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentutan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.

LAN POLTSA

Norberaren datuak babesteko 15/1999 Legea betez, ondokoa jakinarazten dizugu:

. Galdetegi honetan adierazten dituzun datuak fitxategi automatizatu batean gordeko ditu Txatxilipurdik, hezitzaileen lan poltsa osatzeko.

. Txatxilipurdik aurreko xede horretarako soilik erabiliko ditu aipatutako datuak, eta ez dizkio inola ere luzatuko horrekin zerikusirik ez duten norbanako edo entitateei.

. Eskubide osoa daukazu gure artxiboan dauden zuri buruzko datuak edozein unetan eskuratu, deuseztatu, zuzendu edota ezabatzeko. Eskubide hori gauzatzeko, eskaria egitea besterik ez duzu, ahoz zein idatziz, ondoko helbide honetan: TXATXILIPURDI. Nafarroa etorbidea 23, 1 solairua, 20500 Arrasate. Tel 943795446