Aurtengoz, san Andres auzoan egingo den azken ludoteka ibiltariarekin datorren urtera bitartean agurtuko dugu egitasmoa.

3-12 urte bitarteko haur guztiak animatu nahiko genituzke parte hartzera eta hauen arduradunak ere ongi etorriak izango dira.

Jai giroan euskaraz jolastuaz goiz ezin hobea pasatzeko aukera egongo da.

Nahi izanez gero hamarretakoa guztien artean prestatu indarrak hartzeko eta 10:30etatik 13:30etara bitartean elkarrekin gozatuko dugu.

Arimazuri plazan elkartuko gara eta auzoan zehar jolas ezberdinak burutuko ditugu.

Eskerrik asko egitasmoan parte hartzera animatu zareten guztioi ( animatu azken honetara ere) eta orain arte gerturatu ez zaretenoi, zein ongi pasatzen dugun probatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

 

Gogoratu: Apirilak 21 larunbata

                         Arimazuri plazan

                10:30etatik 13:30etara bitartean