Oñatiko Txipistin zerbitzurako hezitzaile bila gabiltza.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Txipistin zerbitzuan hezitzaile lanak burutu:
    •  Jatorri anitzeko haur eta nerabeekin euskara lantzeko metodologiak aurrera eramatea.
    • Haur eta nerabeen ikasketetan aurrera egiten laguntzea
    • Bere adineko neska mutikoekin harreman naturalak lortzea.
  • Haur eta nerabeekin harremanak sortu
  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu

Kontutan hartuko da:

  • Diplomatura, Gradua eta Lizentziatura honako hauetan:

-          Gizarte hezkuntza

-          Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia

-          Magisteritzak

  • Oñatikoa izatea
  • EGA edo baliokidea.
  • Antzeko lanean esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ekintza zuzena: Astelehenetik ostegunera 17.00-20.00 eta ostiralean 17.00-19.00.
  • Prestaketa orduak: Astean 6,5 ordu.  Koordinazio bilerak ostegunetan 15.30-17.00.
  • Kontratuaren iraupena: 2018ko martxoaren 19tik ekainera arte. Irailean berritzeko aukera egongo da.

Aukeraketa prozedura:

  • Bidali zure curriculuma email honetara (kultura@txatxilipurdi.com) martxoaren 5etik martxoaren 9ra bitartean.
  • Elkarrizketak: martxoaren 12tik 16ra
  • Lanean hastea: martxoaren 19 (moldagarria da).

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 edo 635 75 34 65 telefonora eta Anegatik galdetu.