Aste Santuetako egitaraua Arrasateko Gazte Txokotan
Aurtengoan ere Aste Santuak ekintzaz lepo datoz Arrasaten, bertako gazteentzat hainbat eta hainbat ekintza antolatu direlarik Gazte Txokoen eskutik. Hona hemen Aste Santutako gazte egitaraua:
- Martxoaren 25ean Gazte Txokoen irekiera: jai egunak eta gero Gazte Txokoen irekiera mundiala Musakola, Erguin eta San Andresen. 17:00etan izango da, 3 Gazte Txokotan.
- Martxoaren 26an futbito eta basket txapelketa herrikoia. Arratsaldeko 16:00etan Iturripe Kiroldegian.
- Martxoaren 27an irteera Jaizkibelgo amildegietara. Goizeko 9etan Garibaien egun pasa, bazkaria norberak eraman behar du!
- Martxoaren 28an bizikleta irteera. 10etan Garibaien, bokata eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa!
- Martxoaren 29an rafting egitera irteera Bidarraira! 9etan Garibaien hitzordua. Aldez aurretik izena eman beharra dago Gazte Txokoetan (20 euro balioko du irteerak).
Izan gazte, izan gaizto, izan gaztetxokero! Informazio gehiagorako, 943795446 telefonora hots egin!
Albisteak
- Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
- Arrasateko Udaleku itxiak
Arrasateko Udaleku itxien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Egin klik hemen esku orriaren a aldea ikusteko
eta hemen esku orriaren b aldea ikusteko
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
