Datorren martxoaren 10ean, Txatxilipurdi Elkarteko kideok Komunikazio EzBortitzaren inguruan solasteko eta euskaraz argitaratu berri dugun Marshall Rosenberg-en “Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat” liburua aurkezteko ekitaldi bat antolatu dugu. 

Ekitaldian, Komunikazio EzBortitzean aditu den Nerea Mendizabal, liburua euskarara itzultzeko prozesuan buru belarri aritu den Diego Martiartu eta Txatxilipurdi Elkarteko kideok parte hartuko dugu.

Komunikazio EzBortitza hezitzaileontzat, familientzat zein herritar ororentzat komunikazio modu interesgarria dela uste dugunez gero, honen oinarrian dagoena zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

- Martxoak 10, asteazkena
- Arratsaldeko 18:00etan (ordu bete inguruko iraupena)
- Gaztelupeko harrera aretoan (Arrasate pasealekua, 10)
- COVIDa dela eta aretoko partaide kopurua mugatua izango da. Izen emateko hurrenkeraren arabera beteko ditugu aurrez-aurreko plazak.
- Izena emateko: https://labur.eus/KEB_solasaldia_aurkezpena