Datorren apirilaren 15ean, Donamartiriko (Behe Nafarroa) Arberoa Ikastolako kideak izango ditugu Arrasaten “Lepe Arberoan Komunikazio Ez Bortitza bizitzen” (2017, Zuzendaria Itziar Baztarrika) dokumentala aurkezteko.

Proiekzioa Txatxilipurdi Elkarteak Komunikazio EzBortitzaren inguruan abian duen lan ildoaren baitan eta “Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat” liburuaren argitalpenaren aitzakiapean antolatu dugu.

Ekitaldian Arberoa Ikastolako kideek Komunikazio EzBortitzan oinarritutako eskolako dinamika aurkeztuko digute, eta dokumentala ikusteaz gain, gaiaren inguruan solasteko tartea izango dugu. (Hik Hasi aldizkarian argitaratutako erreportajea irakurtzeko egin klik hemen)

Komunikazio EzBortitza hezitzaileontzat, familientzat zein herritar ororentzat komunikazio modu interesgarria dela uste dugunez gero, hitzordu hau ere zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu eta inguruan deialdia zabaltzera animatzen zaitugu.

 

EGUNA: Apirilak 15, osteguna

ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan (ordu eta erdi inguruko iraupena)

TOKIA: Kulturateko areto nagudian

AFOROA: COVIDa dela eta aretoko partaide kopurua mugatua izango da. Antolaketarako, aurrez izena ematea eskertuko dugu.

EMAN IZENA: Hemen