Txatxilipurdin Komunikazio Ez Bortitza lantzen denbora daramagun arren, oraindik ere asko daukagu ikasteko.

Zakontze bidean, Nerea Mendizabal adituaren laguntzarekin, Komunikazio Ez Bortitzaren inguruko oinarrizko blokea lantzen hasi gara. Horretarako elkarteko langileok bi saio izango ditugu gaian murgiltzeko.

Atzo izan genuen lehenengo saioa, bertan, gatazka ezberdinen aurrean norbere eta bestearen sentimendu eta beharren inguruan aritu ginen besteak beste. Asko daukagu oraindik ikasteko eta horretarako lanean jarraituko dugu Komunikazio Ez Bortitza elkartean barneratu eta erabiltzeko.

Nerea Mendizabali eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen saio eta tailerrak dinamizatu eta hain garrantzitsua ikusten dugun gai hau gurera ekartzen laguntzearren.

WhatsApp Image 2019-10-18 at 10.07.22