Kolonbiako bake prozesuak sortu berri duen eszenatokiari aurre egin eta herrialdeko kohesio soziala berreskuratzeko asmoz, hezkuntza ardatz duten erabilera anitzeko proiektu eraldatzaileen loraldi indartsu bati ekin nahi diote.

Kontuak horrela, Kolonbiako La Esperanza Kooperatibako kideak (borrokan ibilitako emakume kolonbiarrak sortutako kooperatiba) eta Italiako Noncello Kooperatibako ordezkarien bisitak jaso ditugu gurean.

Partekatu dugun tartean, elkarren berri jaso, aisialdi zein hezkuntzarekiko daukagun gure mundu ikuskera propio transmititu eta kudeatzen ditugun zerbitzuetatik bisitatxo gidatua ere eskaini diegu bertan jarduten duten hezitzaileen eskutik.

Animo, indar eta zorte on guztia opa diegu esku artean daukaten erronkatzarrarekin. Hemen gaituzte nahi duzuenerako!

WhatsApp Image 2019-04-03 at 18.21.40