Gabonak gerturatzeaz bat telebista eta komertzioetan jostailuak izaten dira protagonista etxeko txikienei ilusioa piztuz eta jolas egitera animatuz.

Jolas egitea ez da Gabonetako kontua, baina gehienetan garai honetan astintzen ditugu jostailuak eta orduan  konturatzen gara etxean ditugun jostailu asko eta asko ez direla erabili ere egin edota ez datozela bat haurraren garapenarekin.

Jostailu hauei irtenbidea emateko, berrerabiltzeko eta hauen ordez gustuko beste batzuek hartu ahal izateko, Txatxilipurdi Elkarteak, Jostailu Truke Merkatua antolatzen du.

Osorik eta egoera onean dauden jostailuak beste batzuengatik trukatu ahal izango dira egitasmo honetan.

Horretarako, bi hezitzailek azaroa eta abendua bitartean jostailuak bilduko dituzte Arrasateko auzo eta txoko ezberdinetan, hauen truke, txartelak banatuko dituztelarik. Jarraian Txartel hauekin bildutako jostailu guztien artean abenduaren 16ko jostailu merkatuan beste bat hartzeko aukera egongo da.

Jostailuen balioa batez ere erabileran datza,  beraz, jostailu bakoitzeko txartel bana egongo da. Bestalde, sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten duen jostailurik ez da onartuko.

Aurten, berrikuntza bat txertatu dugu, izan ere, haur, nerabe eta gazteak direnez protagonista  gure egitasmoan, truke egunean, jostailua beraiek aukeratzea gustatuko litzaiguke, eta bigarren orduan datozenek ere aukera izatea. Beraz, jasotzen diren jostailu guztiengatik truke txartelak banatuko badira ere, bakoitzak lehen orduan ezingo ditu bi jostailu baino gehiago hartu. Bigarren orduan berriz,  txartel guztiak trukatzeko aukera egongo da.

Aurtengoan jostailuak jasotzeko egunak eta guneak hauek dira:

AZAROAN:

 

ABENDUAN:

 

20an Santamarina plazan

 

1ean San Antolingo parkean

 

21ean Arimazuri plazan

 

12an Santamarinako ludotekan

 

22an Sebero / Biteri plazan

 

13an Arimazuriko plazan

 

29an Usaetxeko ludotekan

 

14an Sebero / Biteri plazan

 

30ean Herriko plazan

 

 


 

Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara izango da.

Truke eguna abenduaren 16an egingo da Biteri plazan. Jostailuak trukatzeaz gain berriak sortzeko tailerra egongo da material birziklatuaz. Egun honetako ordutegia: goizeko 11:00etatik 13:00ak bitartean izango da.

Trukearen garrantzia azpimarratuz, bertan parte hartzera animatu nahiko genituzke Arrasatear guztiak.