Jostailu Truke merkatua
Gabon garaian ematen den gehiegizko kontsumismoa dela eta, urtero jorratzen da gai hau ludotekako haur eta gaztetxoekin. Duela 3 urte jarri zen martxan egitasmoa, gehiegizko kontsumismoarekiko kontzientzia hartzeaz gain, jostailuen bidez berrerabilpenaren gaia landu eta berrerabilpena eta ingurunearekiko errespetuaz gain beste hainbat balore haurrei helarazteko asmoz.
Merkatuaren funtzionamendua erraza da: umeek erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden jostailuak ekartzen dituzte eta jostailu bakoitzeko bale bana emango zaie. Bale bakoitza beste jostailu bategatik aldatu ahal izango dute. Garrantzitsua iruditzen zaigu jostailuei baliorik ez ematea, hau da, jostailu bat bestearen truke izango da eta berdin izango dio zein jostailu ekarri edo eramango den.
Albisteak
- Udalekuak 2013
Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Orio, zerain, kosta ala kosta, garaiOn. 10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.
- Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
