Ekainaren 11an jostailu trukea burutu genuen Monterronen. Bertaratutako familiekin giro polita sortu zen bertan.

Trukean jostailu asko jaso ziren eta arratsaldea jolasean pasa genuen Txatxilipurdiko jolas erraldoiekin eta trukean jasotako jostailuekin.

Arratsaldeko 18:00etatik  20:00aetara bitartean 58 jostailu jaso zituzten trukean parte hartu zutenek.

WhatsApp Image 2021-06-15 at 09.50.45

Egunaren bukaeran, soberan gelditu ziren jostailuak hartzeko aukera eskaini genien bertan zeuden familiei eta aurrez aukerarik izan ez zutenei.  Modu honetan beste 7-8 jostailu berrerabiltzeko asmoz eraman zituzten.

Oso ondo baloratu zuten bertan egon ziren familiek egitasmoa, eta hurrengoan ere, parte hartzeko gogoa azaldu zuten.

Txatxilipurditik bestalde, hauek izandako jarrera eta parte hartzea eskertu nahiko genuke, benetan arratsalde polita izan baitzen.