Aurtengo jostailu trukea, orain arte egin direnetan arrakastatsuena izan da.
286 jostailu jaso dira hiru astetan zehar Arrasateko bilgune ezberdinetan eta Txatxilipurdi Elkartean.
Jostailu mota ugari jaso dira baina trukean lehenengo desagertu direnak batez ere mahai jolasak eta puzzleak izan dira.
Egitasmoan parte hartu dutenek, 157 jostailu eraman dituzte etxera berrerabiltzeko.

IMG_20191214_112911

Pasa den larunbatean egin genuen Jostailu trukea, eta aipatutako jostailuak etxera eramateaz gain, bertaratu zirenak elementu naturalekin eginiko jostailuez gozatzeko aukera izan zuten.
Hau gutxi balitz, norberak bere jostailu edo oroigarria egiteko aukera izan zuen sormena erabiliaz eta oso gauza politak sortu zituzten.
Eguraldi haizetsua izan genuen eta tailerra aurrera eramatea ez zen oso erraza izan, baina gustura aritu ginen.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei besteak beste, jostailuei berrerabilpena ematen laguntzeagatik eta jolasean jarraitzeko duzuen gogoa inoiz ez dadila bukatu!!!

IMG_20191214_121106