• Txatxilipurdi 
  • Arrasateko proiektua
  • Jostailu Truke merkatua
  • Jostailu Truke merkatua

    Gabon garaian ematen den gehiegizko kontsumismoa dela eta, urtero jorratzen da gai hau ludotekako haur eta gaztetxoekin. Duela 3 urte jarri zen martxan egitasmoa, gehiegizko kontsumismoarekiko kontzientzia hartzeaz gain, jostailuen bidez berrerabilpenaren gaia landu eta berrerabilpena eta ingurunearekiko errespetuaz gain beste hainbat balore haurrei helarazteko asmoz.

    Merkatuaren funtzionamendua erraza da: umeek erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden jostailuak ekartzen dituzte eta jostailu bakoitzeko bale bana emango zaie. Bale bakoitza beste jostailu bategatik aldatu ahal izango dute. Garrantzitsua iruditzen zaigu jostailuei baliorik ez ematea, hau da, jostailu bat bestearen truke izango da eta berdin izango dio zein jostailu ekarri edo eramango den.

    Albisteak

    • Udaleku itxiak ere prest!

      Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu

       

    • udalekuak 2010

       2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!

      null

       

    Lan poltsa