Txatxilipurdi Elkarteko “Jolastk eta jolas aberatsak” egitasmoa, Gabon garaian aurkezten dugu batez ere jostailuen inguruan gehien hitz egiten den garaia delako eta telebista zein hedabideetan oso nabaria delako.

Dena den, aipatu, edozein garaitan aurrera eraman daitekeen egitasmoa dela, beraz, eskaerak lasai egin daitezke ikasturte osoan zehar.

Azaroaren 9an Altsasun izan ginen “aitona-amonen jolasak” izeneko tailerra ematen. Bertan jostailuak sortu eta jolas ezberdinetara jolastu ginen parte hartu zuten 20 neska-mutilekin.

Gustura pasa genuen arratsaldea eta haurrek jolas berriak ikasi zituzten.

Azaroaren 18an berriz, Zarautzera joan ginen “birziklatutako jostailuak sortzen” tailerra ematera. Udaletxeko plazan egon ginen beste ekintza ugariren artean eta oso arrakastatsua izan zen. Jende ugari hurbildu zen eta jostailu pila sortu zituzten material birziklagarriarekin. Bi orduko saioa eman genuen eta haur zein familiak gerturatu ziren parte hartzera. Giro bikaina egon zen bertan.

WhatsApp Image 2018-11-12 at 10.49.29 WhatsApp Image 2018-11-12 at 10.50.14WhatsApp Image 2018-11-18 at 13.27.47 (1) WhatsApp Image 2018-11-18 at 13.27.51 (1) WhatsApp Image 2018-11-18 at 13.28.17 (1) WhatsApp Image 2018-11-18 at 13.28.18