Larunbatean, hilak 24, Izaro Andres izan genuen gurean. Etxaluzeko eraikinean izan zen Ausortuko bigarren saioa, eta hamazazpi gazte gerturatu ginen bertara.

Urduri zegoela onartu zigun arren, bikain aritu zen abeslaria: lehenengo, sormenari buruzko hausnarketa bideratu, eta ideia interesgarri asko plazaratu genituen denok. Musika bidelagun izan genuen egun osoan zehar, eta Izarok musikagintza profesionalaren munduko argiak eta itzalak erakutsi zizkigun.

Jaizale tabernan bazkaldu, eta arratsaldean sormena eta musika ezin hobeto uztartuz abesti bat sortu genuen guztion artean.

AUSORTU 2018