Txatxilipurdi Elkartetik, aurtengo ikasturteari bukaera emateko ordua iritsi zaigu.

Urte arraro bezain polita izan da aurtengoa. Gogotsu eta indarrez heldu genion iazko irailean ikasturteari. Bitartean, mundua hankaz gora jarri duen pandemia batek harrapatu gaitu. Honetaz ere, asko ikasteko aukera izan dugu, ilusio handiz sortutako proiektu berri asko loratu dira eta gure urteroko egitasmo eta zerbitzuetan ere gogor aritu gara.

Orain, merezitako oporrak hartzeko ordua iritsi zaigu, indarrak batu eta pilak ondo kargatzeko beharra dugu, irailean, ikasturte berriak dakarrenari berriro ere ilusioz heltzeko!!!

Ondo pasa udako oporraldia, irailean berriro ere, elkar ikusiko gara!

Ordura arte, jarraitu ametsak egi bihurtzen!