Goikobaluko (Santa Barbara) balore historikoa, botanikoa eta ludikoa berreskuratzeko asmoz, kultur elkarte askorekin elkarlanean ariturik, duela sei urte berreskuratu genuen aitzinean Goikobalun egiten zen erromeria.

Arrasateko bizitza soziala eta kulturala aberasten duen erromeria hau, honezkero,bost alditan egin dugu eta herriko hainbat kultur elkarteren ekarpenekin eta udalaren laguntzarekin, erromeria egun hau arrasatearren agenda kulturalean sartzea lortu dugu .

Seigarren edizioari begira, jarduera berriak antolatu ditugu eta goizetik arratsaldera arte,ume, gazte eta helduentzako egitarau erakargarria antolatu  dugu Goikobaluko gazteluaren jairako.

Halaber, azaldu nahi dugu  herrian antolatzen diren beste ekitaldi  batzuekin bat ez  etortzeko, iaztik  4. asteko zapatuan erromeria eguna finkatzea adostu  genuen eta beraz, aurten,  irailaren 22an, larunbatean izango da erromeria eguna.

Anima zaitezte Goikobalura igotzen jaiaz gozatzeko!!!!!

 

Goikobaluko gazteluaren jaiaren antolatzaileak:  Zuztarrak errotuz, AED, Ekin, Txatxilipurdi, Trikitixa eskola, Udalaxpe , Portaloi elkartea, Arrasateko Bertso eskola, Albokalariak, Lore Gazteak, Arrostaitz, SUDC.

gazteluko jaixe jpg