Ikuskizunak

EUSKARAOKEA

Txatxilipurdiren ikuskizun propio honetan, euskal kantu ezagunak kantatzen dituzte haurrek. Bi aurkezlek gidatzen dute ikuskizuna (1,5 orduko iraupena).

MUNDUA KOLORETAN

0-5 urte bitarteko haurrentzako kolorez betetako antzerkia. Sentsazio eta emozioen munduan murgiltzeko aukera paregabea. (Ordu 1eko iraupena).

DISKO-JOLASA

Sekulako aukera, munduko dantza erritmo ezberdinekin gozatzeko. 2 aurkezlek dinamizaturiko saio mundiala. (1,5 orduko iraupena).

Albisteak

  • Udalekuak 2012

    Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Martxoaren 20an egingo dugu  prentsaurrekoan aurkeztuko dugu  aurtengo plangintza. Orio, zerain, kosta ala kosta.  10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.

    eskuorria 2012 a

    eskuorria 2012 b

  • Arrasateko Udaleku irekiak

    Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.

Lan poltsa