Ikuskizunak

EUSKARAOKEA

Txatxilipurdiren ikuskizun propio honetan, euskal kantu ezagunak kantatzen dituzte haurrek. Bi aurkezlek gidatzen dute ikuskizuna (1,5 orduko iraupena).

TOP MANTA

Karaokea eta antzerkia uztartzen duen ikuskizuna da. Euskal kantu ezagunak kantatzeko aukera ematen die haurrei. Hiru pertsonak egiten dituzte animazio lanak eta bide batez kulturartekotasuna ere lantzen da. (Ordu 1eko iraupena).

MUNDUA KOLORETAN

0-5 urte bitarteko haurrentzako kolorez betetako antzerkia. Sentsazio eta emozioen munduan murgiltzeko aukera paregabea. (Ordu 1eko iraupena).

DISKO-JAIA

Sekulako aukera, munduko dantza erritmo ezberdinekin gozatzeko. 2 aurkezlek dinamizaturiko saio mundiala. (1,5 orduko iraupena).

Albisteak

  • Udaleku itxiak ere prest!

    Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu

     

  • udalekuak 2010

     2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!

    null

     

Lan poltsa