• Txatxilipurdi 
  • Historia
  • Txatxilipurdiren historia
  • Txatxilipurdiren historia

    Arrasate herri aitzindaria izan da gauza askotan eta Euskara Elkarteen mugimenduan ere horrela izan da. Duela mende laurden, 1983an hain juxtu, sortu zen Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea. Hainbat lantalde sortu ziren arlo ezberdinak jorratzeko (Komunikabideak, kultura, emakumea, hitzarmengintza…) beti ere euskararen erabilpen eta normalizazioa ipar gisa harturik. Lantalde horietako bat izanaz, AED-ko Haurren Ekintza Saila, ekin zion bere bideari Txatxilipurdi elkarteak 1988. urtean udalekuak eta larunbatero programa antolatuz.

    Ordutik, haziz joan da etengabe Txatxilipurdi. Mugarri batzuk aipatzearren 1990. urtean begiraleentzat formazio-ikastaroa antolatu zen lehen aldiz, Santamainako Txokoa ireki zen 1991.n, 1992an iraileko udalekuak, 1993an Seber Altube plazako ludoteka zabaldu eta Babylekuak jarri ziren abian eta 1994an San Andres eta Musakolako Gazte Txokoak jarri ziren martxan. Urte hau, 1994a garrantzitsua izan zen ere Txatxilipurdi Elkarte gisa antolatu zelako AEDren baitako lantalde izan ordez.

    Elkartearen garapenak, ez du etenik izan. Inurriak lez, isil-isilik eta pauso txikiak emanaz jada ludotekak 3 dira Arrasaten eta Gazte Txokoak beste 3. Handituz joan dira ere Udalekuak, Txikilandia, Ludoteka Ibiltaria… Horrez gain, azken urteetan pauso garrantzitsuak eman ditu Elkarteak Arrasatetik kanpora. Euskara elkarteon filosofia zabaldu asmoz Txatxilipurdik zerbitzu finkoak (Gaztelekuak batez ere) eta Udalekuak kudeatzen ditu Arrasatetik kanpora. Besteak beste, Abadiño, Antzuola, Aretxabaleta, Eskoriatza, Galdakao, Zaldibar, Zumarraga-Urretxu… herrietan egin izan du edo egiten du lan elkarteak.

    Txatxilipurdi Elkartea bazkidez, langilez eta erabiltzailez osatuta dago. Guztioi dagokigu pauso berriak eman gure historiatxo hau handitzen jarraitzea.

    Albisteak

    • Txatxilipurdi Euskal Herriko herririk garaienean.

      Aezkoako bailaran barna, pasa den domekan Abaurreagainan eta Orbaitzetan izan ginen bertako umeekin jolasean. Mozorrotuz, jolastuz eta zurrupakiaz edanaz joan zitzaigun denbora. Txatxilipurdiren furgoneta gero eta haratago heltzen da. Aste bukaera honetan Euskal Herriko herririk altuenera igo da!

    • Eguzkilaru 2008

      Beste urte batez, Eguzkilaruk irribarre goxoak zizelkatu zituen Arrasateko adin guztietako haurrengan. Bere lozorrotik irten eta Eguzkilaruk barrez eta jolasez estali zituen Zaldibarko harlauzak.

    Lan poltsa