Aurten bai, iazko etenaldian ondoren, aurten udalekuak antolatuko ditugu. Egoerara eta segurtasun neurrietara moldatuz, uztailean Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunak aurrera eramango ditugu. Hau horrela izanik, hezitzaile zein praktikagileen  zerrenda bat osatu nahiko genuke. Beraz, urtero egin izan dugun bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta bidali zure curriculuma, APIRILAREN 30a baino lehen.

 Udalekuetan hezitzaile gisa aritu ahal izateko eta praktikak burutu ahal izateko, hezitzaileen formaziorako saio berezi bat antolatuko dugu eta derrigorrezkoa izango da bertara etortzea. Formazio saioa maiatzaren 22an  izango da (egun osoa).

 Izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte edo gehiago izatea
  • Euskara jakitea
  • Txatxilipurdik antolatzen dituen formazio saiora etortzea
  • Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.

 Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea ( Praktikagileen kasuan, praktikak egitea litzateke)
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Lanerako prestutasuna

Interesa izanez gero, hurrengo datuak eta orria beteta bidali helbide hauetako batetara: a.osoro@txatxilipurdi.eus edo i.gallastegi@txatxilipurdi.eus  EPE BARRUAN!!!.

  1. Curriculum-a
  2. Argazki bat
  3. N.A.N.aren fotokopia
  4. Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
  5. Jarraian dagoen izen emate orria beteta

Jeitsi orria hemen

 

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai telefono hauetako batetara: Itsaso 688 684 946 edo Arantza 688 807 879.