Zaldibarko Zapatublai egitasmoan lan egiteko hezitzaile bila gabiltza. Hona hemen bertako ezaugarriak eta lan eskaintza honetarako baloratuko dena.

Lanpostuaren ezaugarriak:
• 3-12 urte bitarteko haurrekin lan hezitzaile eta euskalduna burutu
• Haurrekin harremana sortu
• Ekintza ezberdinak prestatu eta dinamizatu

Kontutan hartuko da:
• Zaldibar edo ingurukoa izatea
• Aisialdian esperientzia eta formazioa izatea (begirale titulua)
• Ikasketak; Irakasle ikasketak, gizarte hezkuntza ikasketak edo antzekoak izatea.
• Euskara Gaitasun Agiria (EGA)edo baliokidea izatea.
• Euskalgintzan ezagutza eta herrigintzan esperientzia izatea

Eskaintzen den lanaldia:
• Egunak; hilean 2 larunbat
• Ordutegia; Larunbatetan; 15:00etatik 19:30etara (ekintza zuzena: 16:00-19:00)
• Erabiltzaileak; 3-12 urte bitarteko haurrak

Aukeraketa prozedura:
• Lan eskaintza deialdia: urriak 26, ostirala.
• Aurkeztekoepea: azaroak 5, astelehena.
• Aurkeztubeharrekoa:
o Curriculuma (sorkuntza@txatxilipurdi.com)
• Elkarrizketak: azaroak 7 eta 8
• Lanean hastea: azaroa erdialdean

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora.