Larunbatean Naturan Jolasean ekimena egin genuen Arrasateko naturparkeetan.

Goizean 50 haur baino gehiagok Leintz Eskola Kirolak-ekoekin antolatutako Ginkanan parte hartu zuten. Herriko Pazan hasi eta SantaBarbara-tik pasatu ondoren Monterronen amaitu zen ekintza.

Arratsaldean Monterron jolaserako elementu desberdinekin osagarritu genuen eta sukalde txokoa, ziburua, ipuin txokoa, egur blokeak, are ontzia eta sormen txokoa sortu genituen. Horretaz gain, haurrek zein helduek beraien jolasa sortzeko hainbat material ere eraman genituen, bertatik sortu ziren txabolak, sokak, jolas sinbolikoa…

16:00etan oihal akrobazia tailerra eskaini zuten hiru kidek eta 17:00etatik aurrera Arrasateko Gaztetxe-ko Haur eta Guraso Asanbladako kideek prestatutako txiki ginkana, jolas txokoak eta meriendarako tartea hartu genuen.

Mila esker modu batera zein bestera ekimenean parte hartu zenuten guztiei, ederra da herriko parkeak jolasez eta bizitzaz beteta ikustea!

Goiena.eus-eko lagunek larunbateko irudiekin osatutako bideoa duzue hau.

Eta lotura honetan aurkitu dezakezue eguneko argazki galeria: https://flic.kr/s/aHsmkXQXVe