Itzulpenaz gain, Kutxa Ekoguneak Heike Freirek eskaindiko duen Pedagogia Berdearen tailerra antolatu du

 

Ikerketek eta berezko esperientzia pertsonalek erakusten dute gaur egungo haurrek eta familiek natura behar dutela. Gero eta kontaktu txikiagoa eta azalekoagoa dugu naturarekin eta joera honek eragin kaltegarriak ditu gure haurren eta familiengan. Natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina da. Interakzio zuzena funtsezkoa da zentzumenen eta adimenaren garapenerako; baita garapen sozial eta afektibitatearentzako ere.

 

Honetaz jabetuta, Heike Freireren “Educar en Verde” liburua da oraingoan euskarara ekarri duguna: “Berdean Hezi”.  Diego Martiartu Zugastik egin ditu itzultzaile lanak eta Maddi Urizar Altunak ilustratu du azala. Liburua Irrien Lagunak Klubaren laguntzarekin argitaratu dugu.

 

Liburuaren aurkezpena aitzaki hartuta egitarau zabala prestatu dugu azaroaren 13rako.

 

Batetik, haur eta familiei zuzendutako tailerra burutuko dugu arratsaldeko 17.00etatik  aurrera Arrasateko Monterron Parkean. Bertan jolasaren bidez haur eta familiak naturara hurbildu eta naturaz gozatzeko parada izango dugu.

 

Bestetik, arratsaldeko 18.00etatik aurrera “Berdean Hezi” liburua aurkeztuko dugu Arrasateko Kultur Ate-ko areto nagusian. Aurkezpenean hurrengoek hartuko dute parte:

  • Heike Freire: “Educar en Verde” liburuaren autorea
  • Diego Martiartu Zugasti: “Berdean Hezi” liburuaren itzultzailea
  • Txatxilipurdi Elkartea: “Berdean Hezi” liburuaren argitaratzailea

Liburua aurkeztu ondoren, natura eta heziketarekin harremana duten hainbat gonbidatu izango dira gaiaren inguruko elkartrukea  egiteko:

  • Heike Freire: “Educar en Verde” liburuaren autorea
  • GaraiON: natura eta sorkuntza
  • PlistiPlasta: natura eskolan
  • Iker Azkue: HUHEZIko irakaslea
  • Inazio Martinez: European Forest Institute

 

Aurkezpenaz gain, Kutxa Ekoguneak pedagogia berdea ekintza antolatu du asteburu horretarako. Kutxa Ekogunea natur parkean burutuko den bi egunetako tailerrean, naturarekin harremana sendotu eta garatzeko bideak ikasi eta esperimentatuko dira famili giroan, pedagogia berdean erreferente nagusia den Heike Freireren eskutik. Tailerra 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etatik 19.30etara burutuko da larunbatean, azaroak 14ean eta 10.00etatik 14.00etara igandean, azaroak 15. Izena emateko:  http://bit.ly/heikefreire

 

Heike Freire, Psikologia eta Filosofian lizentziatua Parisko  Unibertsitatean, heziketa berritzailean jakituna izateaz gain, kazetari eta idazlea ere bada. Bi liburu eta ehun

 

artikulu baino gehiago argitaratu du haurtzaroaren gainean eta natura, artea, teknologia

berriak, hiria, demokrazia eta parte-hartzea, espiritualtasunak, erlazioak helduekin, ikasketa eta garapen zailtasunak maiz parte hartzen duen aldizkari eta egunkari ospetsuetan.

 

Bi liburu idatzi ditu: “Educar en verde. Ideas para acercar a niños y niñas a la naturaleza”, hiru hizkuntzatara itzulia eta “¿Hiperactividad y déficit de atención? Otra forma de prevenir y abordar el problema”. Ehunka konferentzia eman ditu eta guraso, eskola, elkarte eta proiektu aholkatu eta trebatu ditu. Haurtzaroaren eskubideengandik borrokatzen duen aditu honek, besteak beste, IDEN-ekin (International Democratic Education Network-i), GSIA-rekin (Haurtzaroaren Soziologia Taldea), Ekologitsak Akzioan elkartearekin eta Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioarekin elkarlanean aritzen da.