Txatxilipurdik kudeatzen dituen Udal Ludoteketan, haurren nahi eta desioetatik abiatuz egiten dira lanketak. Ludoteketako blogean lanketa hauetako bat kontatu digute Santamaña auzoko haur eta hezitzaileek.

Santamañako haurrek luzatutako nahia eta eginiko lanketa kontatzera gatoz!

Sarritan ludotekako eraikineko kanpokaldeko espazioa erabili ohi dute haur dexentek. Bertan beraien “mendia” eskalatzen,berriketan eta hainbat jolasetan aritzen dira gustora asko.

2014-03-10 18.57.47PENTAX DIGITAL CAMERA
Baina modu ziurrean eta lasai jolastu ahal izateko, oztopo batekin topatzen ginen.  Izan ere, eraikinaren ondoan dagoen aparkaleku haundiaren zatitxo bat da.Espazio horrekiko interesaren inguruan hitzegin dugu beraiekin, baita bertan egon ahal den arriskuaz ere.

637718
Horrelako berriketaldi batean, haurrentzako babestutako tokia izatea proposatu ziguten. Izan ere, ortua eta ludoteka lotzen dituen zatitxoa da eta espazio honekin lotu ezkero pasoa erosoagoa izengo zela zeritzoten.

moldatua

Beraien nahia eta interesa kontuan izateko asmoz, haurrei, egin beharrekoen inguruan galdetu eta segituan proposamenak botatzen hasi ziren…

PENTAX DIGITAL CAMERA

Eskaera udaletxera luzatzea proposatu zuten eta hau burutzeko ideiak botatzeari ekin zioten. Argazki ugari atera genituen, espazioa zehazki adierazi ahal izateko,

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA
2014-03-10 17.58.24

Eskaera gauzatzeko ideiak zerrendatu genituen,
PENTAX DIGITAL CAMERA
Arratsaldea deskribatu zuen bertso bat ere asmatu eta abestu zuten!

Eskaera isladatzen zuten kartelak diseinatu

647323  600311

eta eremua sinbolikoki adierazteko asmoz, sokatxo batean zintzilikatu genituen gure nahia adieraziz eta bide batez eramua markatuz.

PENTAX DIGITAL CAMERA
619799
Egun batzutako lanketaren ondoren, eskutitza  idatzi eta udaletxera bidali genuen!

Eta…egun gutxi pasata…

Eremutxoa marra horiz markaturik eta aparkatzeko debekua adierazten zuen seinalea topatu genuen gure txokotxoan!!!

IMAG1006
Haurrak  pozez zoratzen  helarazi zieten berria  hezitzaileei, hauek bertaratzen ziren bitartean!

Orain marra horiak zelai errerako sarea bilakatu dira!!!

moldatua2
Emozioak tarteko, eginiko lanketaren emaitzaz eta ametsei heltzearen garrantziaz hitzegin genuen beraiekin!

Santamañako haurren nahia entzutea eta gauzatzea eskertzek asmoz, argazki eder batzuk atera genituen!!!
ESKERRIK ASKO

HAURREN AMETSAK EGI BIHURTZEN LAGUNTZEARREN, MILA ESKER!!!