Txatxilipurdi
Txatxilipurdin, jolasa da dena.
Jolasa tresna eta aldi berean jolasa helburu. Eta badirudi ez dela deus, jolas hutsa, baina Arrasateko hainbat eta hainbat belaunaldiren haurtzaroa, euren oroitzapen goxoenak, euskarazkoak izatea ez da gutxi. | |
Oraindik badago zer egin, baina jada badago zer ospatu: Arrasateko haur eta gazteek badute euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta jolasteko eskaintza oso bat. Ez da gutxi.
Albisteak
- Txatxilipurdi Euskal Herriko herririk garaienean.
Aezkoako bailaran barna, pasa den domekan Abaurreagainan eta Orbaitzetan izan ginen bertako umeekin jolasean. Mozorrotuz, jolastuz eta zurrupakiaz edanaz joan zitzaigun denbora. Txatxilipurdiren furgoneta gero eta haratago heltzen da. Aste bukaera honetan Euskal Herriko herririk altuenera igo da!
- Eguzkilaru 2008
Beste urte batez, Eguzkilaruk irribarre goxoak zizelkatu zituen Arrasateko adin guztietako haurrengan. Bere lozorrotik irten eta Eguzkilaruk barrez eta jolasez estali zituen Zaldibarko harlauzak.
Lan poltsa
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Txatxilipurdirekin lan egin nahi duzu?
- Uztail honetarako planik bai?
Etorri Txatxilipurdiren Udalekuetara lanera!

Faxa: 943 797 401
