• Txatxilipurdi 
  • Udaleku itxiak ere prest!
  • Udaleku itxiak ere prest!

    Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu

     

    .

    Dena den, 12-14 urte bitarteko gaztetxoentzat eskaintza ere izango da Txatxilipurdin, eta urteroko ORIOko udalekuak antolatuko ditugu. Bertan, 40 pertsonako bi txanda izango dira; bata, uztailaren 2tik 12ra eta bestea, 12tik 22ra.

     

    Orioko udalekuetan urtero bezala ekintzak, abentura eta lagun berriak egiteko aukera izango dira ezaugarri nagusi. Udaleku honek 250 eurotako prezioa izango du eta izen ematea Txatxilipurdiko bulegoan egingo da, bertan izen emate fitxa eta ordain agiria aurkeztu beharko dira.    

     

    Udaleku irekietan aipatu dugun moduan, famili ugaria duten gazteek eta topakide txartela erakusten dutenek ere %5eko deskontua izango dute

    [albiste gehiago...]

    Albisteak

    • Udalekuak 2012

      Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Martxoaren 20an egingo dugu  prentsaurrekoan aurkeztuko dugu  aurtengo plangintza. Orio, zerain, kosta ala kosta.  10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.

      eskuorria 2012 a

      eskuorria 2012 b

    • Arrasateko Udaleku irekiak

      Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.

    Lan poltsa