Kaixo familia!

Oraingo honetan ere Txatxilipurditik haurrentzako eskaintza batekin gatoz.

Egoera berezi honetan haurren ahotsak entzutea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Hori dela eta, GORA HAURTZAROA izeneko telesaila sortzea erabaki dugu. Astero gure txikientzako edukiak emitituko ditugu hauen ekarpenekin batera.

Hasteko, igande honetako 12:00tan Oinherrik eginiko deialdian zuen aldarrikapen zein txalo zaparradak grabatzeko eskaerarekin gatoz.

Haurrek ere beraien iritzia plazaratzeko eskubidea dutelako, animatu zaitezte!!

Bidali zuen bideoak zenbaki honetara: 688684946

Azkenik, jakin bideoak komunikabide ezberdinetara zabalduko ditugula.

Telesaila aurkezteko bideo bat ere sortu dugu, egin klik hemen ikusteko!!!