Igande honetan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala eta Bertso
Eskolen eguna ospatuko da Arrasaten.  Bertsozale Elkarteak antolaturik
goizeko egitaraua 11etan hasiko da Amaia Antzokian eta aurtengoan,
Txatxilipurdiko bazkide den Patxi Goikolea bertso eskolen sustatzaile
historikoak jarriko die txapela irabazleei.
Goizeko saioa amatu eta bazkaldu ostean Txatxilipurdiko hezitzaileak
lagunduta Karaokea eta zirko tailerra izango dute. Karaokea 16.30tan izango
da Arrasateko Gaztetxean. Zirkoa berriz Arizmendi ikastolako Ferixalekuko
Jantokian izango da bertan malabare ezberdinak sortzeko eta trebatzeko
aukera izango dutelarik.

22775f18-2b4f-42c1-8b7d-0cf1b4c0cb61