Egunerokotasunean murgiltzen gara ikasturtean eta gure mundua txiki bilakatzen da, lagunak, etxea, ikasgela edo lana.

Komunikabideetara, Telebistara  (edo sarera) ez gara gu joaten komunikabideak  etortzen zaizkigu gainera, Futbola, Gran Hermano… eta gure mundua gero eta txikiago bilakatzen doa.

Baina gure mugetatik haratago badira ezagutzen ez ditugun errealitateak, munduak, kulturak… bidaiak izaten dira askotan  mundu hauek ezagutzeko modu  errealenak  eta bidaiak ekarri nahi izan  ditugu gaztetxokoetara.

Bidaien kronikak, gure munduak zabaltzeko, argazkien eta kontakizunen bitartez gure mugak gainditzeko egitasmoa da.

Hilean behin munduan zehar bidaiatu duen norbait gonbidatuko dugu eta bere argazkiak ikusiko ditugu, galderak egin eta ezagutu duen beste errealitate horren izpiak jaso.

Oraingoz Palestina  (Aizpea eta Eneko izan genituen urrian) eta Boli kosta ezagutu ditugu, Maitane Unamuno izan dugu aste bukaera honetan erdigunean.

Ploterra egin dugu, munduko mapa batek giroan sartzen laguntzen digu eta argazkien bitartez beste mundu batzuetara salto egiteko aukera izango dugu. Abenduan Venezuelara joango gara!

bolipales