• Txatxilipurdi 
  • gazteentzat argazki lehiaketa
  • gazteentzat argazki lehiaketa

    Argazkilaritza gustuko duzuenok suerteko zaudete! Urrian zehar Txatxiliko gazteleku eta gaztetxoko ezberdinek antolatuta argazki rallya izango da. 



    Kartelean ikus daitekeenez, 10 gairi buruzko 10 argazki aurkeztu beharko dira JPEG formatuan. Gaiak honako hauek dira:

    Lagunak
    Udazkena
    Natura
    Kirola
    Musika
    Zure Herria
    Gazteleku edo gaztetxokoa
    Amona aitonak
    kultura ezberdinak
    Dirua

    10 gaia 10 argazki. Urriak 30a baino lehen aurkeztu beharko dira,  gazteleku edo gaztetxokotan edo txatxilipurdiko bulegoan. Sari bikainak izango dira Bilduma onenarentzat, baita gai bakoitzeko argazkirik onenarentzat ere.. Argazkiak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira eta Photoshopean argazkiak lantzea onartuko da. Hori bai argazki guztiak norberak ateratakoak izan beharko dute. Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa bat egingo da gainera. Anima zaitezte eta parte hartu!!

    [albiste gehiago...]

    Albisteak

    Lan poltsa