gazteentzat argazki lehiaketa
Argazkilaritza gustuko duzuenok suerteko zaudete! Urrian zehar Txatxiliko gazteleku eta gaztetxoko ezberdinek antolatuta argazki rallya izango da. 
Kartelean ikus daitekeenez, 10 gairi buruzko 10 argazki aurkeztu beharko dira JPEG formatuan. Gaiak honako hauek dira:
Lagunak
Udazkena
Natura
Kirola
Musika
Zure Herria
Gazteleku edo gaztetxokoa
Amona aitonak
kultura ezberdinak
Dirua
10 gaia 10 argazki. Urriak 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, gazteleku edo gaztetxokotan edo txatxilipurdiko bulegoan. Sari bikainak izango dira Bilduma onenarentzat, baita gai bakoitzeko argazkirik onenarentzat ere.. Argazkiak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira eta Photoshopean argazkiak lantzea onartuko da. Hori bai argazki guztiak norberak ateratakoak izan beharko dute. Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa bat egingo da gainera. Anima zaitezte eta parte hartu!!
Albisteak
- Udaleku itxiak ere prest!
Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu
- udalekuak 2010
2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!

Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
