Gazte txokoak

Gazte Txokoak Txatxilipurdi elkartearen zutabe garrantzitsu bat dira. 1997an jarri zen abian San Andres auzoan lehen gazte txokoa eta berehala jarri ziren martxan Musakola eta Erguingo guneak. Gazte Txokoetan gaztetxoei euskaraz trebatzeko aukera eskaintzeaz gain hezkuntza ez-formalaren bitartez beste hainbat balore sustatzen dira. Horretaz gain gazteen arteko harremanak bideratzeko eta hainbat elkarterekin batera gazteen beharrak asetzeko guneak dira Gazte Txokoak.

Gazte Txokoetan hitz egin, jolastu, sukaldaritza praktikatu, ikastaro ezberdinak gauzatu, pelikula emanaldiak, futbitoa… eta beste hainbat gauza egiten dira. Horrez gain, 3 gazte txokoen arteko elkarlanaz irteera eta ekintza ezberdinak antolatzen dira: elurretara irteerak, azoketara irteerak, mural margoketak…

Gaztetxokoak asteartetik larunbatera egoten dira zabalik, arratsaldeko 5etatik 8ra eta 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude. Larunbatetan, halaber, egun guztiko ekintza bereziak egon ohi dira hilean 2tan.

 

Gazte txokoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez Gazte txokoetako blogean.

Albisteak

  • Udaleku itxiak ere prest!

    Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu

     

  • udalekuak 2010

     2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!

    null

     

Lan poltsa