Aurten Txatxilipurdi Elkarteak 20 urte betetzen dituela eta, kontakizun berezi bat antolatu du hilaren 24rako.

Arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak bitartean Ipurtargi tailerra egingo da Herriko Plazan. Ondoren, Gau-eguna kontakizunari hasiera emango zaio bertatik abiatuta. Bertan, ipuinaz, dantzaz, musikaz, suaz, magiaz eta beste hainbat  ezustekoz gozatzeko aukera izango dugu.

Gau-eguna haur, gazte zein helduentzako prestaturiko kontakizuna da.

PROPO GAU EGUNA txiki