Urriaren 24an lehen Gau-Eguna ospatu genuen Arrasaten. Berton Ilargitxo, gauez argiz laguntzen digun laguna aurkeztu genuen lagun artean. Aitzakia horrekin ipuin kontaketa egon zen Otxanda sorginaren eskutik, Galtzagorriak agertu ziren, albokalariek bidea alaitu zuten, Ttakun taldeko kideek txalaparta hotsak eskaini zizkiguten eta ondarruko lagunek izarrak irudikatu zituzten zerumugan.

DSC_0092

Hau ez zen posible izango beraz Ondarruko Xabat, Nahia eta Oihaneren laguntza gabe, Ttakunekoen erritmo gabe, albokalarien hauspo gabe, Udalaren baimen eta material erabilera gabe, Otxandaren parte hartze gabe, Santamas Komisiñuaren material gabe, Danelen magia gabe… milesker zuei guztioi eta muxu haundi bana, hurrengo urte arte

DSC_0087

Urtero agertuko da Ilargitxo eta bere agerpena ilusioz jantziko dugu guk! Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi!

 

DSC_0138