Gure arbasoen ohiturak berreskuratu eta “Halloween” marka globalizatuari alternatiba propio bat sortzeko asmoz ekin genion hile batzuk dela erronka honi. Gauzak horrela, AEDko gerizpean gauden ahizpa guztiak elkartu (TTak!, Ekin eta Txatxilipurdiko haur zein gazte saila) eta batera ekin genion esku artean geneukan ametsari.

Kalabaza eta kukumarro tailerrak, hilerokoaren misterioak, beldur etxea, doluaren inguruko solasaldia eta nola ez, 31ko arratsaldean Arrasateko Gaztetxean ospatu genuen Arimen biltzarra izan dira elkarlan eder honen fruitu goxoak.

Gehiago luzatu gabe, eskertza mezuak bidali nahiko genituzke prozesuan zehar ondoan izan ditugun bidelagun guztiei: Ttakun txalaparta elkartea, Trikitixa eskola, Arrasateko albokalariak, udal sexologia zerbitzua, Aulki hutsak dokumentaleko partaideak, Gaztetxeari eta nola ez, ekintzetara hurbildu zareten herritar guzti-guztiei.

Hasi besterik ez gara egin eta pozik gaude jada jasotako emaitzekin.

GABA BALTZA 2018