Gaba baltza, Domu Santu bezperako gaua. Gaur egun Hallowen izenarekin egiten zaigu ezagunagoa. Estatu Batuetatik datorrela uste izan dugun arren, orain dela urte batzuk Euskal Herrian ere egun berezi hau Arimen gaua edo Gau beltza izenarekin ospatzen zen. Gure aiton-amonek haur zirenean, kalabazak hustu, aurpegiko zuloak egin, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen zituzten.

Aurten ere, gure jatorrietatik abiatutako Gaba Baltzean murgiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Horretarako, TTAK gazte taldeak, Arrasateko txosna batzordeak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek elkarlanean, bizi dugun egoera kontuan hartuz, sortu dugun egitarauaren aurrerapena aurkeztu nahi dizuegu.

Urriaren 24 eta 25ean, Arrasateko erdiguneko gaztetxokoan, SKAPE ROOM-A egiteko aukera egongo da.

Oharrak:
- 12 urtetik gorakoentzako ekintza.
- Plaza mugatuak egongo dira.
- Izena aurrez eman beharko da gehienez 5-6 pertsonako taldeetan.
- Izena emateko: urriak 21 eta 22, 17:00-19:00 bitarteantean Erdiguneko gaztetxokoan.

Urrian zehar, arrasateko udal ludoteketan, KUKUMARRO eta KALABAZA tailerra egingo dute. Gaba Beltzeko pertsonaien TXONTXONGILOekin jolasteko aukera ere izango dute haurrek.

Baina hau ez da guztia izango…salda berotzen daukagu oraindik, laster gehiagorekin etorriko gara…

Imprimir