Duela urte batzuk, “halloween” -en alternatiba propio bat sortzearen erronkari ekin genion.

Ttak, Ekin eta Txatxilipurdiko gazte eta haur saila batu eta batera hasi ginen lanean.
Aurtengo GabaBaltzako egitaraua ere IZUGARRIA izan denaren dudarik ez daukagu…nerabeek sortutako BELDUR ETXEA gaztetxokoan, ZIKLO MENSTRUALA EZAGUTZEN tailerra, KUKUMARRO ETA KALABAZA tailerrak ludoteketan eta bukatzeko ARIMEN BILTZARRA gaztetxean.

49014243222_16148d5dda_c

Ikaragarrizko lana eta ilusioa dago guzti honen atzean eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen lanean aritu zareten guztioi eta baita parte hartu duzuenoi ere.

Guzti honek izandako erantzuna ikaragarria izan da benetan!!!

Gaba Baltzeko argazkiak ikusteko egin klik HEMEN

49014241977_8e370c7b83_c