Urtero bezala, uda gerturatzen ari da, eta Txatxilipurdi Elkartetik Freskura egitasmoa martxan jarriko dugu.

Uztailaren 1etik 26ra, Arrasateko Musakolako igerilekuan antolatzen dugun egitasmoa da. Honekin, euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu. Adin tarte guztientzat, aukera ezberdinen bitartez ( jolastuaz, irakurriaz eta tailerretan parte hartuz) igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diegu, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko bideak eginez.

Egitasmo honen bitartez Txatxilipurdik Arrasateko igerilekura gerturatzen diren herriko eta bailarako biztanleei, euskaraz irakurri eta jolasteko baliabideak eskaini nahi dizkiegu.

Uztaileko arratsaldeak, giro euskaldunean pasatzeko aukera paregabea da Freskura!

Ez dadin euskara lehortu, zure eskura… Freskura!