Abian da Freskura egitasmoa, Euskaraz jolastu, gozatu eta irakurtzeko aukera luzatu nahi dugu ekimen honekin.  Egunkaria  lasai irakurtzeko, lagun artean jolasteko edo familian esperimentatzeko aukerak eskaintzen ditugu Freskurako txokoan. Uztailaren 6tik Aurrera, astearte eta ostegunetan,  arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Freskurako tailerrak ere abiatuko ditugu.  Plaza kopuru mugatua egongo da eta izen ematea freskurako txokoan bertan egin beharko da.