Urtero bezala, uztailean Freskura egitasmoa jarriko dugu martxan Txatxilipurdi elkarteak eta Arrasateko Euskara  sailak elkarlanean. 2020an Monterronen gauzatu genuen egitasmoa, eta aurtengoan ere bertan garatuko dugu nagusiki.
Esan bezala, Freskura 2021 Monterronen garatuko den arren, igerilekuan ere presentzia izatea nahi izan dugu.
Uztailaren 1etik 29ra, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Monterronen, eta ordutegi berean,  uztailaren 2an eta 7an  ,  Musakolako igerilekuan, euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako elementuak  egongo dira denon eskura. Horrela, euskaraz dauden produktuen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu.
Adin tarte guztientzako eskaintza da Freskura, haur, nerabe eta helduei aukera askoren bitartez (jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz) parkean edo igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diegu, udan ere euskaraz jolasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukerak eskainiz.
Txatxilipurdi elkartetik, Covid-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko gara. Hala ere, parte hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko.
Uztaileko arratsaldeetan , euskaraz gozatzeko  aukera paregabea da Freskura!
Hurbildu Monterron parkera,  freskuran egon eta jolastera.
Ez dadin euskara lehortu, zure eskura… Freskura!

Edozein zalantza edo informazio gehiagorako
Deitu Txatxilipurdi elkartera edo idatzi gurasoak@txatxilipurdi.eus helbidera

2020ko egitasmoaren  aurkepen bideoa