Gaur egun ematen den migrazio kopurua ikusita eta ondorioz, dagoen kultur eta hizkuntza aniztasuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu gaiaren inguruko lanketa egitea. Kontutan hartuta aniztasuna izan dela eta dela gure herriaren ezaugarri eta kohesiorako elementua, beharrezkoa ikusten dugu aniztasuna bere osotasunean lantzea. Honetarako jendartean dauden aurreiritziekin amaitu eta aurrerago eman daitezkeenak alde batera utzi nahi ditugu, jarrera eta jokabide baztertzaileen prebentzioa landuz dinamika ezberdinak jarri nahi ditugu martxan.

Hau gauzatzeko espazio komunak sortzeko beharra ikusten dugu besteak beste, elkar ezagutzeko eta elkarbanatzeko aukerak eskainiz. Beti ere euskara espazio komunaren erdigunean kokatuz eta hizkuntza komuna bilakatuko delarik. Aldi berean, gainerako hizkuntzak ere errespetatuz eta aintzat hartuz.

Aurrez aipatu bezala, egitasmoa euskaraz gauzatuko da euskararen sozializazioa landu eta bultzatzeko asmoz. Era berean euskara ulertzeko zailtasunak dituztenentzako baliabide ezberdinak jarriko ditugu eskuragarri.

Egitasmoari larunbat honetan, azaroaren 29an, emango diogu hasiera. Okendoko ludotekan elkartuko gara eta bertan elkar ezagutzeko jolas ezberdinak egingo ditugu. Saioa 11:00 – 13:00 bitarte izango da.

Familia eta jolas berriak ezagutu nahi baldin badituzu gerturatu eta parte hartu!

loguekin