Urtarrilaren 12an eman genion hasiera aurtengo Familia jolasean egitasmoari. Urteak daramatzagu jada egitasmo hau Arrasateko haur eta familiei eskaintzen. Astean zehar, ludoteka zerbitzuak ditugu 3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei bideratuta. Duela urte batzuk, haur eta helduek beraien artean ekintza ezberdinez gozatzeko demanda haundia zegoela sumatu zen. Horregaitik, demanda horri erantzuna eman eta Arrasateko familiei aisialdi hezitzaile euskaldun bat eskaintzeko asmoz, egitasmoa sortu genuen. Bertan, martxoaren 29erarte, domekero, Okendoko ludotekan, familian jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, 0-8 urte bitarteko haurrek beraien familiekin batera.

Hurbildu, domeka arratsaldeak familian gozatzera!!!