Aurten ere Txatxilipurdi elkarteak “Freskura!” egitasmoa jarriko du martxan Uztailaren 2tik 27ra.  7. urtez uztaileko arratsaldeetan euskarazko jolas eta irakurgaiak Musakolako igerilekuan eskutik eskura ibiltzea izango da asmoa.

Astelehenetik ostiralera, 16etatik 20etara, eguraldiak lagunduz gero jolasak eta irakurgaiak maileguan doan hartzeko aukera izango du edonork. Hartzaile nagusiak haur eta gaztetxoak badira ere, adin eta jende guztientzako aproposak diren jolas eta liburu/egunkari/aldizkariak  egongo dira.

Horretaz gain, astean birritan, gerturatzen diren haur eta gaztetxoekin ekintza bereziak burutuko dira.

Egitasmo hau Arrasateko Biblioteka, Goiena, Irrien Lagunak, Argia, Berria, Hik Hasi, Gaztezulo eta Aizu! argitalpenen eta Arrasateko Udaleko euskara sailaren eta kiroldegiaren laguntzarekin burutuko da.

Uztailean, arratsaldez, Arrasateko igerilekuan izango da zer irakurri eta zer jolastu. Bertan ikusiko dugu elkar!