Aurten ere Txatxilipurdi elkarteak “Freskura!” egitasmoa jarriko du martxan Uztailaren 3tik 28ra.  6. urtez uztaileko arratsaldeetan euskarazko jolas eta irakurgaiak Musakolako igerilekuan eskutik eskura ibiltzea izango da asmoa.  Egitasmo hau Arrasateko Udaleko euskara sailaren, Udal kiroldegiaren eta Goiena, Irrien Lagunak, Argia, Berria, Gaztezulo eta Aizu! argitalpenen laguntzarekin burutuko da.

Astelehenetik ostiralera, 16etatik 20etara, eguraldiak lagunduz gero (ateri bada) jolasak eta irakurgaiak maileguan doan hartzeko aukera izango du edonork. Hartzaile nagusiak haur eta gaztetxoak badira ere, adin eta jende guztientzako aproposak diren jolas eta egunkari/aldizkariak  egongo dira.

Horretaz gain, astean birritan gerturatzen diren haur eta gaztetxoekin ekintza bereziak burutuko dira.

Uztailean, arratsaldez, Arrasateko igerilekuan izango da zer irakurri eta zer jolastu. Bertan ikusiko dugu elkar!