Bizitzen ari garen egoera medio, haur eta nerabeentzako tailer eta kultur eskaintza asko bertan behera geratu behar izan dira eta Txatxilipurdi elkartetik, eskaintza hauek aurrera eramatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, hainbat arrazoi direla medio:

- Azken aldian euskarak gure herriko haur eta nerabeen erabilera sozialean izan duen galera berreskuratzea.

- Berdinkideekin zuzeneko harremana izatea.

- Kanpo espazioak jolaserako berreskuratu eta bertan ematen diren onurez gozatzea.

Zerrenda honekin luze jarraitu genezaken arren, eduki hezitzailea oinarri duen aisialdi eskaintza baten parte izateari ematen diogu garrantzia.

Hau horrela izanik, guk eskaintzen ditugun tailer eta zerbitzuak, modu seguruan burutzeko, protokoloa jarri dugu martxan.

Hala ere, ezin dugu ahaztu ekintzak gozamenetik eta gozamenerako burutzen ditugula, horregatik Txatxilipurdi Elkartean eskaintza seguru, hezitzaile eta gozagarrien alde egin nahi dugu!!! 

Egin klik hemen, kultur eskaintzetako arduradunak prestatu duten bideoa ikusteko.

Informazio gehiagorako:
635 75 34 65
eskaintzak@txatxilipurdi.eus
Eskaintzen katalogoa ikusteko egin klik hemen