Euskararen eguna
Euskararen eguna ospatuko da abenduaren 3an.
Arrasateko gaztetxokoetatik egitarau berezia antolatzen dugu urtero, eta aurten udalaren laguntzari esker Batukada batekin amaituko dugu larunbata jai giroan.
17:30etan hasiko dugu jaia; gaztainak erre, dastatu eta banatuko ditugu borondatearen truke. Bertan lortutako dirua, Mendabiako euskara elkartearentzat izango da.
Gaztainak erre bitartean graffiti tailerra ere izango dugu, panel ezberdinetan gazteen sorkuntzari lekua egingo zaio.
19:00etan Ehunzango batukadaren txanda izango da, batukada honekin herriko kaleetan zehar danbor hotsak zabalduko ditugu!
Aukera polita euskararen eguna ospatzeko, animatu eta parte hartu!
Albisteak
- Udaleku itxiak ere prest!
Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu
- udalekuak 2010
2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!

Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
