Larunbatean Donostiako EHUn “Euskal Hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa” jardunaldiak burutu ziren, Hik Hasi-k antolatuta.

Bertan egon ginen Txatxilipurdiko hainbat kide eta aurkeztutako 10 gakoetako baten aurkezpena egin genuen: “Herrietako hezkuntza-plana, hezkuntza premiei erantzuteko “.

Jardunaldi aberatsa izan zen, begirada zabaltzeko betaurreko koloretsuak jantzi eta Hezkuntza hobetzeko HIK HASIk egindako proposameneko 10 gakoetan sakondu eta eztabaidatzeko aukera izan genuen bertan elkartu ginen 100 pertsonok.

Mila esker Hik Hasi horrelako guneak eta uneak eskaintzeagatik!

1524472861-Eztabaidan

*Argazkiak Hik Hasi.