Azaroak 24an Arabako Lagran herrian egon ginen “ aitona-amonen jolasak” sortu eta hauekin jolasten. Bertara herriko haur eta gaztetxoak gerturatu ziren parte hartzera.

Azaroaren 27an berriz, Legazpin egon ginen “ Probatu eta Gozatu” egitasmoarekin. 3-5 urte bitarteko jostailuak eraman genituen eta haur hezkuntzako haur eta familiekin arratsalde lasai eta polita pasa genuen.

Azaroaren 30ean Lemoiz jarri genuen “Probatu eta gozatu”. 3 adin tarte ezberdinetako mahai jolas ugarirekin jolasteko aukera egon zen. Jende asko hurbildu ez arren, gerturatu zirenak gustura jolastu ziren.

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuz, Sopelako Zipiriñe eskolan izan ginen “ probatu eta Gozatu” egitasmoarekin. Hemen ere 3-5, 6-8 eta 9 urtetik gorakoentzat jostailu ugari izan genituen probatzeko eta jolas egiteko.  Izugarrizko arrakasta izan zuen, familia ugari eta haur asko gerturatu zen bertara jolastera.

WhatsApp Image 2018-11-30 at 22.00.40 WhatsApp Image 2018-11-30 at 22.00.41 (1)WhatsApp Image 2018-12-03 at 17.40.08 WhatsApp Image 2018-12-03 at 17.40.26